222. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Pitillasko Udalak, 2019ko urriaren 21ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2020ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa), onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten bizilagunek edo interesdunek, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Pitillasen, 2019ko urriaren 28an.–Alkatea, Pedro José Labari Elduayen.

Iragarkiaren kodea: L1913659