222. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Udal Planeko aldaketa egituratzailea 2. poligonoko 1225., 1075. eta 548. lurzatietan. Hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, 2019ko urriaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Lakuntzako Udal Plan Orokorreko aldaketa puntuala, Lakuntzako Katastroko 2. poligonoko 1225., 1075. eta 548. lurzatien determinazio egituratzaileetan, Lakuntzako Udalak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatua aplikatu beharrez.

Lakuntzan, 2019ko azaroaren 5ean.–Alkatea, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L1913983