222. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

7/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Osoko Bilkurak, 2019ko irailaren 12an, erabaki zuen hasiera batean onestea 7. aldaketa (goranzko doikuntza) 2019rako luzatutako aurrekontuan. Hasierako onespena 2019ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 7an, eta jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Doikuntza gastuen aurrekontuan

GASTUAK:

I. kapitulua: 191.250,00 euro.

III. kapitulua: 7.000,00 euro.

VI. kapitulua: 7.615,00 euro.

Gastuak, guztira: 205.865,00 euro.

FINANTZAKETA:

Aurrekontu luzatuaren soberakina: 205.865,00 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Castejonen, 2019ko urriaren 29an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1913682