222. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea, 2019ko bigarren seihilekoari dagokionez

Berriobeitiko Udalak aditzera ematen du landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren 2019ko bigarren seihilekoa borondatez ordaintzeko epea heldu den azaroaren 20an bukatuko dela.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak ordaintzen ahal dira Udalaren web orriaren bidez, 948 012012 telefonoaren bidez edo La Caixaren eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein sukurtsaletan, dagokion ordainagiria aurkeztuta.

Ordainagiri helbideratuak 2019ko azaroaren 20an kargatuko dira kontuetan.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte, eta betearazpen bidez kobratuko dira.

Berriobeitin, 2019ko urriaren 16an.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1913260