222. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua berraztertzeko espedientea, Huntsman Advanced Materials (Spain) SLk sustatua.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuei buruzko Legea (abenduaren 16ko 815/2013 Legegintzako Errege Dekretuak onetsia) garatzeko industriako emisioei buruzko Erregelamenduaren 15. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espedientearen kodea

0001-0052-2019-000004

Instalazioa

Gai kimikoen fabrikazioa

Sailkapena

Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea

2B / 4., 4.1,

Abenduaren 16ko 1/2016 E.L.D.

4.1.b)

Azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentaraua

4.1.b)

Abenduaren 9ko 21/2013 Foru Legea

II. eranskina / 1./5. multzoa

Titularra

Huntsman Advanced Materials (Spain) SL

Kokapena

Arostegi etorbidea zk.g., 4. poligonoa, 586. lurzatia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, ardatza: 30N,

X: 608.577,000 eta Y: 4.739.223,000

Udalerria

Iruña

Proiektua

TEOri buruzko ondorioen gaineko 2016/902 (EB) Betearazpen Erabakiari egokitzeko baimena emateko baldintzen berrikustea

Informazioa eskatzeko organoa

Baimen Bulegoa

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

Baimen Bulegoa.

Alegazioak bide hauek erabiliz aurkezten ahalko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoak.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Iruñean, 2019ko urriaren 24an.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.

Iragarkiaren kodea: F1913547