222. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

NAFARROAKO HIRI HONDAKINEN TRATAMENDURAKO PARTZUERGOA. Aldaketa Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoaren ordenantza fiskalean. Hasierako onespena.

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoko Zuzendaritza Kontseiluak, 2019ko urriaren 23an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa bat egitea hiri hondakinak lekuz aldatu, sailkatu, tratatu, balioztatu eta, behar izanez gero, deuseztatzeko zerbitzuaren tasa arautzen duen ordenantza fiskalean, zehazki, 9. artikuluko 3. zenbakian eta eranskinean. Aldaketaren testua interesdunen eskura dago NILSAren egoitzan (Barañaingo etorbidea 22, behea, 31008 Iruña), eta web atari honetan: https://www.nilsa.com/eu/hasiera/.

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan, 1. zenbakian, b) letran ezarritakoari jarraikiz, ordenantza fiskal hau aldatzeko espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak edo oharrak aurkez ditzaten. Batere aurkezten ez bada, hasiera batean onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta ordenantzak indarra hartuko du inguruabar hori eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnean.

Iruñean, 2019ko azaroaren 6an.–Partzuergoko burua, Bernardo Ciriza Peréz.

Iragarkiaren kodea: F1914057