3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-S-746
Gorrontz-Olanoko Kontzejuak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Gorrontz-Olanoko Kontzejua.
Xedea: Gorrontz-Olanoko hondakin urak isurtzeko baimena berritzea.
Ibilgua: soroen arteko isurbidea. Arakil ibaia (Ultzama ibaia).
Unitate hidrogeologikoa: Basaburua-Ultzama.
Isurketa eginen den udal-mugartea: Ultzama (Nafarroa).
Isurketak 2.500 m³ inguruko gehieneko bolumena du urtean, eta 24 m³-ko hobi septiko batean tratatuko da.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2018ko abenduaren 12an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.
Iragarkiaren kodea: E1900177