22. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 1a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-S-488

Emilia García Martínezek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Emilia García Martínez.

Xedea: etxebizitza bakartu bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Unitate hidrogeologikoa: Irati Garaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Erroibar (Nafarroa).

Isurketak 175 m³ inguruko gehieneko bolumena du urtean, eta 8 m³-ko hobi septiko batean tratatuko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko abenduaren 12an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1900149