3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-S-497
Arbontzeko Kontzejuak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Arbontzeko Kontzejua.
Xedea: Arbontzeko saneamendu lanak baimentzea eta bertako hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.
Ibilgua: Izenik gabeko erreka-zuloa (Sotomayor erreka-zuloa, Las Dos Canteras erreka-zuloa (Sotomayor erreka-zuloa).
Isurketa eginen den udal-mugartea: Erromantzatua (Nafarroa).
Herriko isurketek 2.600 eta 900 m³ inguruko gehieneko bolumena dute urtean; bakoitza bere aldetik tratatuko da iragazki biologikoa duen hobi septikoan.
Lanen xedea da herritik ekialdera dagoen isurketa tokia mugitzea uretan behera. Imhoff-aren kokaleku berrian mendebaldeko hobia konektatuko da bigarren fasean, eta harrizko betegarria duen iragazki biologikoa ezarriko hirugarren fasean.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2018ko azaroaren 30ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.
Iragarkiaren kodea: E1900125