2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
2019ko aurrekontu luzatuaren aldaketa. Hasierako onespena
Iruñeko Udalbatzak, 2019ko urtarrilaren 25eko Osoko Bilkuran eta legezko den quorumarekin, Iruñeko Udalaren 2019ko Aurrekontu luzatua aldatzea onetsi zuen.
Indarra duten xedapenak betez, espedientea jendaurrean ikusgai egonen da Ogasuneko, Gizarte Ekonomiako, Enpleguko, Merkataritzako eta Turismoko Zuzendaritzan (Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorra) –Udaletxe plaza zk.g., 1. solairua, 948420206–, hamabost egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Behin epe hori iraganda erreklamazio, eragozpen-bide edo oharrik gabe, aipatutako aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsi dela joko da. Kasu horretan, ondorio juridikorik eragiteko, hala gertatu dela argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.
Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.
Iruñean, 2019ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L1901256