2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Iruñeko Udaleko haur eskolen erakunde autonomoaren 2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Indarra duten xedapenak betez, jendaurrean ikusgai jarri da, Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren bulegoetan (Oliveto Kondearen etorbidea 4, 2. ezk.), 2019. urteko Plantilla Organikoa, Udaleko Osoko Bilkurak 2019ko urtarrilaren 9an hasiera batez onetsia. Jendaurreko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.
Iruñean, 2019ko urtarrilaren 15ean.–Lehendakaria, Maider Beloki Unzu.
Iragarkiaren kodea: L1900994