2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MILAGRO
2019ko lan egutegiaren onespena
eta egun baliogabeen deklarazioa
Milagroko Udalak, 2018ko abenduaren 28ko bilkuran, erabaki zuen Udalaren zerbitzuko langileen 2019ko lan egutegia onestea. Hartara, ondotik ematen diren egunak jaiegun izanen dira:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri.
–Urtarrilaren 7a: Errege Egunaren biharamuna.
–Otsailaren 2a: Milagroko zaindari San Blas egunaren biharamuna.
–Martxoaren 19a: San Jose.
–Apirilaren 18a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 19a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 22a: Pazko biharamuna.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.
–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.
–Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Udal bulegoak itxiak egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta 2019ko lan egutegian kontuan hartutako jaiegunetan (gorago zerrendatuak). Orobat, udal bulegoak itxiak egonen dira irailaren 2an, 3an eta 4an (astelehena, asteartea eta asteazkena), herriko festak baitira.
2019an, epeak kontatzeko, baliogabeak izanen dira igande guztiak, eta gainera, urtarrilaren 1a eta 7a; otsailaren 4a; martxoaren 19a; apirilaren 18a, 19a eta 22a; maiatzaren 1a; abuztuaren 15a; urriaren 12a; azaroaren 1a; eta abenduaren 3a, 6a eta 25a.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Milagron, 2018ko abenduaren 31n.–Alkatea, Yolanda Ibáñez Pérez.
Iragarkiaren kodea: L1900070