22. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

2019rako zerga-tasak

Txulapaingo Udalak, 2018ko abenduaren 28an egin bilkuran, zerga-tasak onestea erabaki zuen. 2019ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra eta hauek dira:

Nafarroako toki ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 64. artikuluaren eduki osoa ezagututa. Xedatzen baitu tributuak ezartzeko eta ordenatzeko erabakiak eta halaber haien aldaketak, zer ekitaldi ekonomikotan izan behar duten indarra, hura hasi baino lehen hartu beharko direla.

Proposatzen da honako zerga-tasak ezartzea 2019ko ekitaldi ekonomikorako, eta agintzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela:

1.–Landalurreko eta hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,14.

2.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,5.

3.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: indize hau aplikatuko da: 1,1.

4.–Hirilurren Balio Igoeraren gaineko Zergari dagokionez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezarri gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira.

5.–Tasa hauek ere onestea:

Usiko ur zerbitzua: hilabeteko gutxieneko kuota kontagailuko: 1,80 euro; kontsumo-kuota 120 metro kubiko arte hilabeteko: 0,15 euro kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko; 120 metro kubikotik gorako kontsumoa: 0,30 euro.

TARIFAK ETA TASAK

Lehen aldiz erabiltzeko lizentziaren tarifak

Oin berriko eraikinak: 120,20 euro/etxebizitza.

Zaharberritzeak, handitzeak, egiturak berritzea: 90,15 euro etxebizitza bakoitzeko.

Erabileraren aldaketak, etxebizitzak eraikitzea: 90,15 euro etxebizitza bakoitzeko.

Agiriak egin eta tramitatzeko tasak

1.–Agiriak:

a) Edozein udal agiriren kopiak, fotokopiak eta eskanerrak:

–DIN A-4 tamainako orri bakoitzeko: 0,20 euro.

–DIN A-4 tamainako kopia bi aldeetatik: 0,40 euro.

–Artxiboko agirien fotokopiak: 1,00 euro.

b) Agiriak konpultsatzea:

–Konpultsatu beharreko agirien lehenengo orria: 2,00 euro.

–Bigarren orria eta hurrengoak: 0,50 euro.

c) Lurzatien zedulak:

–Ale bakoitzeko: 1,00 euro.

d) Katastroko orriak.

–Ale bakoitzeko: 1,00 euro.

2.–Ziurtagiriak

–Udalaren datu-base informatikoetan bildutako datuen ziurtagiria: 1,00 euro.

–Finken hirigintza egoera egiaztatzen duen ziurtagiria: zerbitzuaren kostuaren %100.

–Espediente administratiboetan eta artxiboan jasotako erabaki edo agirien ziurtagiria: 4,00 euro.

–Aldez aurretik txostena behar duen ziurtagiria: 20,00 euro.

–Gainerako ziurtagiriak: 2,00 euro, ziurtagiri bakoitzeko.

Jendea salbuetsirik egonen da ziurtagiriak luzatzeko tasak ordaintzetik, ziurtagiri hori Udalak berak eskatu badio.

3.–Arma txartelen tramitazioa:

–Txartel bakoitza: 10,00 euro.

4.–Ahalmenak askiestea:

–Askieste bakoitza: 2 euro.

5.–Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak:

–Ordenantzak, ale bakoitza: 2,00 euro.

–Aurrekontuak, ale bakoitza: 2,00 euro.

6.–Ordainagiri helbideratuak itzultzea:

–Ordainagiri helbideratuak itzultzea, Udalarekin ikustekorik ez duten arrazoiengatik: 1,50 euro itzulitako ordainagiri helbideratu bakoitzeko.

7.–Zenbait tramite:

–Jarduera sailkatuak irekitzeko lizentziak: iragarkien zenbatekoa.

–Hirigintzako jarduketak, partikularrek sustatuak (plan partzialak, birzatiketak, xehetasun azterlanak, urbanizazio proiektuak, hiri unitateak zatitzea etab.): iragarkien zenbatekoa.

Ezkontza zibila tramitatzeko tasak

–150 euro erroldatuak ez daudenentzat.

–50 euro erroldatuak daudenentzat, baldin eta erroldak etenik gabeko urtebeteko antzinatasuna badu.

Agur zibilak egiteko lokalen lagapenaren tasak

–50 euro erroldatuak daudenentzat, baldin eta erroldak etenik gabeko urtebeteko antzinatasuna badu.

–150 euro erroldatuak ez daudenentzat.

Ingurumeneko txostenak egiteko, jarduera sailkaturako eta irekitzeko lizentzia eskuratzeko, txostenak egiteko, hirigintzako espedienteak eta obra lizentziak tramitatzeko tasak

–Jarduera sailkatuaren espedienteak: txostenen kostua.

–Edozein establezimendu irekitzeko lizentziak ematea, Udala denean baimena eman behar duen organo eskuduna: txosten teknikoen kostua.

–Obra lizentzien tramitazioa:

  • Obra gauzatzeko aurrekontua 0 eurotik 100.000 euro bitartekoa bada, 75 euroko tasa aplikatuko da txosten bakoitzeko.
  • Obra gauzatzeko aurrekontua 100.000 eurotik 600.000 euro bitartekoa bada, 100 euroko tasa aplikatuko da txosten bakoitzeko.
  • Obra gauzatzeko aurrekontua 600.000 eurotik gorakoa bada, 150 euroko tasa aplikatuko da txosten bakoitzeko.

–Hirigintzako kontsultak, txostenarekin: 50 euro.

–Lurzatiketa lizentziak: txostenaren kostua.

Lurzatiketa lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik: txostenaren kostua.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo;

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Markalainen, 2018ko abenduaren 31n.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L1900051