22. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

UE 10 Urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2018ko abenduaren 19an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen UE 10 exekuzio unitatearen urbanizatzeko proiektua. María Asunción Isturiz Goñi eta María Carmen Ecay Urbiola dira espedientearen sustatzaileak.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan, uztailaren 26ko 1/2017 FDLaren 74. artikuluari dagokionez, xedatutakoa aplikatuz, espedientea hogei egunez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Etxarri Aranatzen, 2019ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.

Iragarkiaren kodea: L1900906