1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, delineatzaile-ofizialen lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak osatzeko deialdien aurka.
Delineatzaile-ofizialen lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda (bata prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta, bestea, aldi baterako kontratazioetarako) hautaproben bidez osatzeko prozeduran, gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte Oihane Hidalgo Yerro andreak, Iván Sánchez Mayayo jaunak, Javier Samaniego Esparza jaunak eta Alfredo Jiménez García jaunak, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak deialdia onesteko azaroaren 5ean emandako 2607/2018 Ebazpenaren kontra (2018ko 229. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa).
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.
Jarritako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).
Iruñean, 2019ko urtarrilaren 21ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F1901012