2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
13/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Berriobeitiko Udalak, 2018ko urriaren 2an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 13/2018 aurrekontu-aldaketaren espedientea. 2018ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 20an, aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu-transferentzia
Gastuen aurrekontuko gehikuntza:
I. kapitulua | 1/2110/16004. Familia laguntza eta montepioko defizitaren kuota | 5.443,67 euro |
IV. kapitulua | 1/2311/46301. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen ekarpena | 2.500,00 euro |
1/2311/46304. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen lokala mantentzeko gastuen ekarpena | 1.936,68 euro |
Gastuen aurrekontuko murrizketa:
I. kapitulua | 1/1500/1310003. Kalte-ordainak | 9.880,35 euro |
Berriobeitin, 2019ko urtarrilaren 25ean.–Jarduneko alkatea, Koldo Abrego Primo.
Iragarkiaren kodea: L1901170