2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
Ibardin zonaldean, Gorria Bentan (6. poligonoko 960. lurzatia) soberakin den lurzatia juridikoki sailkatzeko espedientea. Behin betiko onespena
Berako Udalak, 2018ko maiatzaren 9ko osoko bilkuran, erabaki zuen Ibardinen, 6. poligonoko 960. lur-zatiko 1. azpilur-zatiaren 11,90 m²-ko lurra soberakin den lur-zati deklaratzeko espedientea hastea. 2018ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 28an.
Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsitzat hartzen da aipatutako espedientea eta iragartzen da, behar diren ondorioak izan ditzan. 6. poligonoko 97. lurzatia (6-97-1-3) osatzen du bereizketa gauzatu ostean.
Beran, 2019ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.
Iragarkiaren kodea: L1900968