2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTZIBAR
Urdirozko herri-larreen aprobetxamendua, herritarren arteko zuzeneko adjudikazio bidez
Artzibarko Udalak, 2018ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabost eguneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan ordenantzan ezarritako beharkizunak eta baldintzak betetzen dituzten herritarrek, interesa badute, Urdirozko herri-larreen aprobetxamenduen adjudikazioa eska dezaten. Modalitatea herritarren arteko zuzeneko adjudikazioa izanen da eta udal Idazkaritzan diren baldintzei jarraituz eginen da.
Artzibarren, 2018ko abenduaren 27an.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.
Iragarkiaren kodea: L1900306