22. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

2019rako zerga-tasak

Ameskoabarrengo Udalak, 2018ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, ondoko erabaki hau hartu zuen. Hona hemen testu osoa:

1. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga aldatzea Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. eta 176. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, 0,06ko koefiziente homogeneoa ezarriz aurreikusten diren aukerako hogei urteetako bakoitzerako, lursailaren balioaren gainean eragingo duena sortzapenaren unean, eta %12ko karga-tasa, zerga-oinarriari ezarriko zaiona aipatutako zerga aplikatzeko, 2019ko ekitaldi ekonomikorako.

2. Udalak gaur egun onetsirik dituen gainerako ordainarazpenei dagokienez, 2018an indarra duten tributuen karga-tasak eta prezio publikoak mantentzea eta ezartzea 2019an, gisa honetara:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,16 (2006ko 136. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 13koa).

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,70 (2006ko 136. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 13koa).

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (Foru lege bitartez aldatutako tarifen koadroa - Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea, 58.2 art.).

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga edo lizentzia fiskala (2001eko 158. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 31koa).

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,5 (2011ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 24koa).

–Uraren zerbitzu integrala emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala (2012ko 170. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 29koa).

–Ameskoabarrengo Udalerrian eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak arautzen dituen ordenantza fiskala (2012ko 170. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 29koa).

–Ameskoabarrengo Udalean ingurumena babestearen eta jarduera kaltegabeen alorrean baimenak edo jarduera lizentziak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala (2007ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 15ekoa).

–Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala (2007ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 15ekoa).

–Udalaren baskula erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza (2001eko 41. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 2koa).

3. Erabaki honek 2019ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta indarra izaten jarraituko du aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den bitartean.

4. Adieraztea erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daitekeela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetariko bat:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iragarkiaren kodea: L1815400