22. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AGOITZ

Deialdia, Agoizko Udalean aritzeko lanpostu bat, D mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izangai onartuen behin betiko zerrenda. Probak hasteko tokia,
eguna eta ordua finkatzea

Ikusirik Agoizko Udalean D mailako lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia; onetsirik izangai onartuen behin-behineko zerrenda (zehazki, Miguel José Rípodas Reclusa), 191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara emana, urriaren 2an, eta erreklamazioetarako epea iraganik izangai bazterturik gabe, deialdiaren 4.2 oinarrian xedatuarekin bat, ezarritako epean inork ez duenez erreklamaziorik aurkeztu behin-behineko zerrendaren aurka, bidezko da izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea eta iragarki-oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta oposizio-lehiaketako probak hasteko tokia, eguna eta ordua adieraztea ere, deialdiaren 4.3 oinarrian xedatuarekin bat. Hori guztia dela eta, adierazten da lehen ariketa 2019ko martxoaren 12an izanen dela (asteartea), 17:00etan, Agoizko Udalaren Aurelio León aretoan.

Agoitzen, 2019ko urtarrilaren 25ean.–Alkate udalburua, Unai Lako Goñi.

BEHIN BETIKO ZERRENDA

Onartuak:

RÍPODAS RECLUSA, MIGUEL JOSÉ

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: L1901209