1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
5/2019 EBAZPENA, urtarrilaren 23koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Uxueko eta Galipentzuko (Nafarroa) udal-mugarteetan Zangoza-Kaseda zirkuituko 13,2 kV-eko aireko linearen (AP 8051. eta 8207. euskarrien artean) eraberritzeko proiektuari dagozkion okupazio aurreko aktak egiteko deitzen duena.
Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 11ko 2/2019 Ebazpenaren bidez, honako proiektu hau onetsi zen, baimen administratiboa eman zitzaion, eta haren onura publikoa deklaratu zen: Uxueko eta Galipentzuko (Nafarroa) udal-mugarteetan Zangoza-Kaseda zirkuituko 13,2 kV-eko aireko linearen (AP 8051. eta 8207. euskarrien artean) eraberritzeko proiektua.
Onura publikoaren adierazpen horrek berarekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egiteko.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Uxueko alkateari, edo hark eskuordetzen duen zinegotziari dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Uxueko Udaletxean, 2019ko martxoaren 5ean.
Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.
2. Ebazpen hau Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Uxueko Udaleko iragarki oholean argitaratzea.
Iruñean, 2019ko urtarrilaren 23an.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: F1901015