1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
91/2019 EBAZPENA, urtarrilaren 22koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Beatriz Rodríguez Sanz de Galdeano andrea unibertsitateko irakasle titular izendatzen duena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak 2018ko abuztuaren 16an emandako 1625/2018 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egin zen.
Ikusirik 4987 zenbakia duen lanpostua betetzeko lehiaketaz arduratzen den batzordeak 2019ko urtarrilaren 22an egindako proposamena, Beatriz Rodríguez Sanz de Galdeano andrea Zuzenbide Saileko “Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea” jakintza-arloko unibertsitateko irakasle titular izendatzekoa, eta ikusirik interesdunak deialdiaren oinarrietan eskatutako dokumentazioa aurkeztu duela.
Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidaten eskudantziez baliatuz,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Beatriz Rodríguez Sanz de Galdeano andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko irakasle titular izendatzea. Lanpostua “Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea” jakintza-arlokoa da, 4987 zenbakia du, eta Zuzenbide Sailari atxikia dago.
Bigarrena.–Izendapen honek interesduna lanpostuaz jabetzen denean hartuko du indarra, eta betiere gehienez ere hogei eguneko epean ebazpen hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2019ko urtarrilaren 22an.–Errektorea, Alfonso Carlosena.
Iragarkiaren kodea: F1901159