219. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Balorazio txostenaren hirugarren berrikuspena.
Jendaurrean jartzea

Ameskoabarrengo Udalak, 2019ko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

–Onestea Ameskoabarrengo udal-mugarte guztiaren balorazio txostenaren hirugarren berrikuspenaren proiektua, Catastros-Estudio 5 SL enpresak egina.

–Ameskoabarrengo udal-mugarte guztiaren balorazio txostenaren hirugarren berrikuspenaren proiektua jendaurrean edukitzea hogei egun balioduneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Jendaurreko epe horretan, proiektuko dokumentazioa interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren web orrian, egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa edo oharrak aurkez ahal ditzaten, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin eta Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 21.1g artikuluarekin bat.

–Jendaurreko epea iraganik, Nafarroako Gobernuko Zerga Ogasunari igorriko zaizkio aipatu proiektua eta, behar izanez gero, egindako alegazioak eta dagokien udal txostena. Orobat, eskatuko zaio batzorde mistoa eratzea, aurkez daitezkeen alegazioei edo oharrei buruzko ebazpenak eman ditzan, aipatu proiektuaren edukia finkatu dezan eta proposamen loteslea gauzatu, Nafarroako Gobernuko Zerga Ogasunak onesteko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Ameskoabarrenean, 2019ko urriaren 4an.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L1913171