219. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Deialdia, zerbitzu anitzetako peoi izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

Eguesibarko Udaleko Gobernu Batzarrak onetsi zuen, 2019ko urriaren 15ean.

Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

1. oinarria.–Xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea plantilla organikoko 8.5 lanpostu hutsa, hots, zerbitzu anitzetako peoi izateko lanpostua (adar mekanikoko espezializazioan). Lan-kontratu finkoa izanen du, lanaldi osoa, eta Eguesibarko Udaleko plantillan sartuta arituko da.

Lanpostua Eguesibarko Udalaren 2018ko lan publikoaren eskaintzan azaltzen da, eta toki entitate horretan aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuari dagokio, Estatuko 2018rako Aurrekontu Orokorrei buruzko Legean ezarritakoa bete beharrez.

1.2. Ordainsariak D mailari dagozkion oinarrizkoak izango dira, bere lanaldiaren araberakoak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta indarra duen araudian zehaztutako moduan, eta Udalaren plantilla organikoan une bakoitzean ezartzen diren osagarriak jasoko ditu.

1.3. Bi hilabeteko probaldia izango da, eta bitarte horretan Udalak kontratua deuseztatu edo desegiten ahal du, iruditzen bazaio lanpostuaren zereginak ez direla berak nahi bezala bete.

1.4. Hautaprobak gainditurik deialdi honetako lanposturako izendatzen den izangaia Gizarte Segurantzaren Sistema Orokorreko kide eginen da, eta hartan inskribatuko.

1.5. Lanaldi osoko lanpostua izango da. Lanaldi mota eta ordutegia zerbitzuaren beharretara egokituko dira; organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute, zerbitzuaren beharren arabera.

1.6. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42.a) artikuluan ezarritakoarekin bat, hautaproben emaitzak zerrenda bat osatzeko ere erabiliko dira, zerbitzu anitzetako peoi lanposturako aldi baterako kontratazioak egiteko, Eguesibarko Udalean sortzen diren beharrei erantzuna eman behar zaienerako.

Aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda hori subsidiarioa izanen da, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera prestatu diren edo etorkizunean prestatzen diren langile finkoen zerrendekiko, eta lehentasuna izanen du aldi baterako kontrataziorako eratuta dagoen beste edozein zerrendaren aurretik.

Deialdi honetako apartatu honen bidez egiten diren aldi baterako kontratazioetarako ere bi hilabeteko probaldia ezarri da, eta epe horretan edozein aldek deuseztatzen ahal du kontratua.

1.7. Oro har, eginkizun hauek izango ditu lanpostuak, besteak beste:

–Zerbitzu anitz, instalazio eta obretako mantentze-lan orokorren lantaldeari dagozkion jardueren ingurukoak, eta jarraipena egitea horien funtzionamendu, kontserbazio eta mantentze egokiari.

–Udal bulego, instalazio eta biltegietako igeltserotza lanak oro har, eta horien mantentze-lanak; pintura lanak ere bai.

–Mekanika. Udal makineria, lanabesak eta tresnak maneiatu, ikuskatu eta konpontzea. Biltegiko kontrola.

–Hiri altzariak paratzea eta haiei dagozkien mantentze-lanak egitea: zutoinak, seinaleak, kale-argiak, bankuak, iturriak eta abar.

–Leku batetik eramatea eta paratzea altzariak eta tresnak. Jai eta ekitaldi publikoetan, muntatzea eta desmuntatzea agertokiak, hesiak eta gainerakoak.

–Ibilgailuak gidatzea eta makineria maneiatzea (C motako gidabaimena arte, hori barne).

–Udalaren azpiegitura eta egoitzetan mantentze eta konpontze lanak egitea: iturgintza, elektrizitatea, pintura, igeltserotza, soldadura, zurgintza, mekanika, garbiketa, zangak ireki eta ixtea.

–Eskatzen zaizkion instalazio berriak eta hobekuntzako jarduketak egitea, baldin beren mailakoak badira, eta lanean erabiltzen diren ibilgailuak zaindu eta mantentzeko oinarrizko lanak egitea.

–Eskatzen zaion bide garbiketa egitea, Eguesibarko Udalak dauzkan baliabideak erabiliz horretarako.

–Eguesibarko Udalak eta bertako kontzejuek programatzen dituzten festetarako eta kultur ekitaldietarako prestakuntzan eta garbiketan laguntzea, baita Eguesibarko Udalak laguntzen edo babesten dituen ekitaldietan ere.

–Udaleko beste zerbitzu batzuei laguntzea, hala eskatzen zaionean, eta kanpoko zerbitzuekin koordinatzea, langile espezializatuak behar direnean.

Halaber, zerbitzu anitzetako lanpostuaren eginkizun izango dira honako eginkizun orokor hauek:

–Segurtasun eta higiene arauak betetzea, lan bakoitzean erabiltzen diren babes-ekipamendu egokiak behar bezala baliatuta.

–Udalaren azpiegitura, egoitza eta ekipamenduetan ikusten diren akats, matxura eta hausturen berri ematea arduradunari aldiro eta garaiz, eta zerbitzuen hobekuntza bultzatzea eta hartan laguntzea eta, hartara, hobekuntzarako lagungarri izan daitezkeen ekintza eta aldaketak proposatzea.

–Lanerako ezarritako arau, prozedura eta zehaztapen guztiak ezagutu eta aplikatzea.

–Kasuren batean behar izanez gero, egoerari egokitzea, lanorduekin malgutasunez jokatuz, ezarritako lan programa eta zerbitzuaren beharrak betetzeko.

–Udalaren ordenantzak betetzen ote diren kontrolatu eta begiratzea, eta hirigintza eta ingurumen gaietan ikuskatzea, begiratuta ea jasotzen eta betetzen ote den lizentzia eta obrei, eremu publikoaren okupazioari, isurketei eta abarri buruzko araudia.

–Bide eta eremu publikoak egoera onean ote dauden begiratzea, baita udal eraikinak ere, eta haien mantentze-lan eta/edo hobekuntzarako proposamenak egitea.

–Edozein eratako udal zerbitzuak ematea, eta hala Alkatetzak nola organo eskuordetuek haren esku uzten duten beste edozein zeregin; guztiak ere bere eskumen, maila eta kategoriaren barnean.

1.8. Bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluarekin, izangaiei jakinaraziko zaie edozein gorabehera, egintza edo errekurtso, loturik dagoena deialdi honekin, oinarriekin edo betearazteko ematen diren egintzekin, eta, horretarako, argitaratuko da Eguesibarko Udalaren iragarki-taulan eta Udalaren web orrian (www.valledeegues.com).

2. oinarria.–Izangaien betebeharrak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio.

Espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu bateko edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek ere parte har dezakete, zuzenbidez bereizita ez badaude. Era berean, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin legez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina ez izatea.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, titulu hau izatea: DBHko Graduatuaren titulua, Eskola Graduatuaren titulua, Erdi Mailako Lanbide Heziketakoa edo horien baliokide bat; edo, bestela, titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioa egiaztatzen duen agiria eduki beharko da.

d) Bete behar diren eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez egotea.

f) C motako gidabaimena eta Lanbide Gaitasunaren Ziurtagiria edukitzea.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira aurreko baldintzak, eta hautapen-prozesuak eta kontratazioak iraun bitartean beharko dira bete.

2.2. Betebehar horiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira, eta lanpostuaren jabetza hartu arte. Aldi baterako kontratuen kasuen, orobat, kontratua izapidetzen den unean bete beharko dira.

3. oinarria.–Eskabideak: eredua eta aurkezteko epea.

3.1. Deialdian parte hartzeko, eskabidea (jatorrizkoa eta kopia) aurkeztu beharko da Eguesibarko Udaleko erregistro orokorrean (Garajonay kalea, 1, 31621 Sarriguren), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein erregistro eta bulegotan, 30 egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak deialdi honetan argitaratutako ereduari lotuko zaizkio.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

3.2. Eskabidea deialdi honetan argitaratzen den ereduaren araberakoa izanen da, eta agiri hauek erantsiko zaizkio:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia.

b) Bigarren oinarriko c) apartatuan eskatzen den titulazio akademikoaren jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua.

c) C motako gidabaimena eta Lanbide Gaitasunaren Ziurtagiria dituela egiaztatzen duten agirien kopia.

d) Tasa ordaindu izanaren agiria. Tasak Herritarrarentzako Arreta Bulegoan ordaintzen badira, ordainagiri bat emanen da eta eskabideari erantsi beharko zaio.

e) Lehiaketaldian baloratzeko aurkeztu diren merezimenduen jatorrizko ziurtagiriak edo horien kopia kautotuak; eskabidean lehiaketaldirako alegatutako merezimenduak adierazi beharko dira.

Dokumentu horiekin batera aurkeztuko da euskara mailari dagokion ziurtagiria, halakorik izanez gero. Euskara titulurik izan ezean, eta jakite hori baloratu edo kontuan hartzea nahi bada, eskabidean adierazi beharko da euskara maila neurtzeko proba egin nahi dela.

Dokumentu horiez gain, minusbaliotasuna duten izangaiek, parte hartzeko eskabidearekin batera, aurkeztu beharko dute minusbaliotasuna eta desgaitasun maila frogatzeko agiria ere, organo eskudunak emana. Une horretan aurkezten ez dutenei ez zaie kontuan hartuko deiak egiterakoan. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahal dituzte, horren beharrik izanez gero, eskabidean bertan. Aparteko orri batean, adierazi beharko dute zer minusbaliotasun duten eta zer egokitzapen eskatzen duten.

4. oinarria.–Tasak.

Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideengatik 6,00 euroko tasa ordaindu beharko da Caixabankeko ES22 2100 5323 4822 0008 2104 kontuan edo Udaletxean bertan. Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

5. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Udaleko alkateak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

Egun horretatik aurrera, eta hurrengo hamar egun balioduneko epearen barnean, baztertutako izangaiek aukera izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak, halakorik bada, zuzentzeko.

5.2. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta haiek ebatzi ondoan, Udaleko alkateak onetsiko du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko, adierazita deialdiko hautaprobak egiteko eguna, ordua eta tokia.

Hasiera batean, eta behin betiko zerrendarekin batera beste data bat argitaratu ezean, probak 2019ko abenduan eginen dira.

5.3. Behin hautaprobak hasita, gainerako probak egiteko hurrengo iragarkiak Udalaren iragarki-taulan argitaratuko dira.

5.4. Izangaien kalifikazioa egin ondotik, epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda paratuko du Udalaren iragarki-taulan, puntuazio ordenaren araberakoa, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

6. oinarria.–Epaimahaia.

6.1. Honako kide hauek osatuko dute epaimahaia, baina izangai onartuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehazten ahalko da behin betiko osaera:

Mahaiburua: Eguesibarko Udaleko alkatea.

–Mahaiburuaren ordezkoa: Eguesibarko Udaleko alkateordea.

Lehen mahaikidea: Ángel Zubeldia Laborda, Udaleko Zerbitzu Anitzetako burua.

–Lehen mahaikidearen ordezkoa: José Antonio Elizalde Esteban, Udaleko Zerbitzu Anitzetako ofiziala.

Bigarren mahaikidea: Javier Marquínez Echegoyen, Eguesibarko Udaleko zinegotzia.

–Bigarren mahaikidearen ordezkoa: Joseba Gil Zubeldía, Udalaren Zerbitzu Anitzetako enplegatua.

Hirugarren mahaikidea: Eguesibarko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkari bat, hark izendatua.

–Hirugarren mahaikidearen ordezkoa: Eguesibarko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkari bat, hark izendatua.

Mahaikide-idazkaria: Jesús Erburu Arbizu, Eguesibarko Udaleko idazkaria.

–Mahaikide-idazkariaren ordezkoa: Pablo Gil Morrás, Eguesibarko Udaleko aholkulari juridiko-kudeatzailea.

6.2. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako aipatzen diren arrazoietako bat gertatzen bada, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Eguesibarko Udalaren Zerbitzu Orokorren Alorrari eman beharko diote horren berri.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaia aldatzen bada, epaimahaikideek beraiek uko egiteko edo haiek errekusatzeko legez ezarritako arrazoiengatik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da aldaketa.

6.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izango da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertaratzen ez bada.

Halaber, epaimahaiaren eraketak balio izateko, mahaiburuak eta idazkariak bertan egon beharko dute.

6.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak. Berdinketa gertatuz gero, epaimahaiburuak kalitateko botoa erabil dezake.

6.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aipatu aholkulariak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan oinarriturik bakarrik emango diote laguntza epaimahaiari.

7. oinarria.–Hautaproben nondik norakoak eta balorazioa.

7.1. Lehiaketaldia. 20 puntu, gehienez.

7.1.1. Lehiaketaldian, izangaiek alegatutako merezimenduak kalifikatuko ditu epaimahaiak.

7.1.2. Lehiaketaren balorazioa.

Lehiaketaldian 20 puntu eskuratuko dira, gehienez ere. Gehienezko puntuazioa meritu hauek guztiak edo horietako batzuk batuta eskuratu ahal izango da:

–Administrazio publiko batean, deialdiko lanpostuaren antzeko ezaugarriak dituzten lanpostuetan (zerbitzu anitzeko lanpostuetan) lan egiteagatik, kasuan kasuko administrazio publikoaren ziurtagiri baten bidez frogatzen bada: 2 puntu, urte oso bakoitzeko. Zatiki bakoitzeko, haren zati proportzionala. Apartatu honetan 15 puntu lortzen ahal dira gehienez.

–Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten prestakuntza ikastaroak egiteagatik, honako irizpide hauen arabera ateratzen diren puntuazioak emango dira:

Ikastaro guztien orduak batuko dira, eta 0,01 puntu emango da ikastaroaren ordu bakoitzeko.

Ez dira baloratuko iraupen orduak zehaztuta ez dituzten ikastaroak.

Apartatu honetan 5 puntu lortzen ahal dira gehienez.

–Euskaraz jakiteagatik. 3 puntu, gehienez.

Balorazio hori baremo honen arabera eginen da: 3 puntu EGA edo C1 izateagatik; 2,4 puntu B2 izateagatik; 1,8 puntu B1 izateagatik; 1,2 puntu A2 izateagatik, eta 0,6 puntu A1 izateagatik.

Euskararen ezagutza agiri bidez frogatu ez dutenei, eta eskabidean horrela eskatu dutenei dei egingo zaie proba egin dezaten, hizkuntza maila frogatzeko. Proba hori proba teoriko eta praktikoak gainditu ondoren eginen da, eta gainditzen dituztenek soilik eginen dute, merezimendu horri dagokion puntuazioa emateko aurreko paragrafoko baremoaren arabera.

7.2. Oposizioaldia.

7.2.1. Oposizioaldian jarraian ageri diren probak egin beharko dira; lehenengo biak (proba teorikoa eta proba praktikoa) baztertzaileak izanen dira:

7.2.1.1. Lehen ariketa: Proba teorikoa.

Bi modutan eginen ahalko da, eta epaimahaiak erabakiko du nola egin: idatziz garatu beharreko galdera zerrenda bat edo 30 eta 60 galdera artean dituen sorta bat, non galdera bakoitzak hiru erantzun izango baititu, baina bat bakarra izanen den zuzena. Edonola ere, izangaiek ordubete izango dute proba egiteko.

Proban gehienez ere 30 puntu lortzen ahalko dira. Proba hiru erantzuneko galdera-sorta baldin bada, galdera bakoitzaren balioaren erdia kenduko da okerreko erantzun bakoitzeko. Proba gainditzeko, ezarritako gehieneko puntuazioaren % 50 lortu behar da gutxienez (15 puntu). 15 puntu lortzen ez dituztenek ezin izango dute hurrengo proba egin, eta baztertu egingo dira.

Proba hau egiteko ez da inolako testurik erabiltzen ahal, ezta kalkulagailurik edo bestelako materialik ere, ez bada bolaluma urdina edo beltza eta 2 zenbakidun arkatza.

Izangaien zerrenda eta lortutako kalifikazioak jendaurrean jarriko dira, Udalaren iragarki-taulan eta web orrian, baita hurrengo ariketa noiz eta non egingo den ere, gutxienez ere berrogeita zortzi ordu lehenago.

Bigarren probarako deia eginen zaie, lehenbiziko proba gaindituta, horretan puntuaziorik handiena lortu duten 30 pertsonei. 30. izangaiak eta hurrengoek nota bera badute, horiek guztiek egiten ahalko dute bigarren proba.

7.2.1.2. Bigarren ariketa: Proba praktikoa.

Eranskineko gaiekin lotuta, proba praktiko bat edo batzuk egin beharko dira proba praktiko honetan.

Epaimahaiak zehaztuko du ariketa horretako probak egun bakarrean edo gehiagotan egingo diren, bai eta zenbat denbora iraungo duten ere, haien edukiaren arabera.

Ariketa honetan gehienez ere 40 puntu lortzen ahal dira, eta ariketa bakoitzaren balorazio proportzionala eginen da (ariketa bakoitza baztertzailea izanen da), alegia, 40 puntu horien eta egin beharreko proba kopuruaren zatidura izanen da. Bazterturik geldituko dira proba bakoitzaren puntuazioaren erdia gutxienez eskuratzen ez duten izangaiak.

7.2.1.3. Hirugarren ariketa: Elkarrizketa pertsonala.

Elkarrizketa epaimahaikoekin. Aurreko bi ariketak gainditu dituztenei elkarrizketa egingo zaie. Ez da baztertzailea izanen eta lanpostuako eginkizunekin zerikusia duten aferei buruz eta izangaiek lan hori betetzeko dituzten gaitasunei buruz izanen da. 10 puntu emanen dira, gehienez.

7.3. Lehiaketaldiko eta oposizioaldiko puntuazio osoa ehun (100) puntukoa izango da.

7.4. Probetarako dei bakarra egingo da. Parte-hartzaileek aldean eraman beharko dute Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak edo agertzen ez direnak baztertuta geldituko dira.

7.5. Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitorturen bat dutenentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak jarriko dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

7.6. Oposizioaldiko proba bakoitza zuzendu eta gero, izangaien emaitzak argitaratuko dira Udalaren iragarki-taulan eta web orrian, eta hiru egun naturaleko epea irekiko da alegazioak aurkeztu ahal izateko. Alegaziorik aurkeztuz gero, epaimahaiak ebatziko ditu, eta ondoren, eta bide berberak erabilita, behin betiko emaitzak argitaratuko ditu. Alegaziorik aurkezten ez bada, behin-behineko emaitzak behin betikotzat joko dira.

8. oinarria.–Probak gainditu dituztenen zerrenda, lanpostu hutsen aukeraketa eta aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda.

8.1. Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanpostu hutsak hautatzea.

8.1.1. Behin proben kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak argitara emanen du, Eguesibarko Udaleko iragarki oholean eta web orrian, probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren hurrenkeran, eta zerrenda alkateari igorriko dio onets dezan, hautapen prozesuaren espediente osoarekin batera.

Zerrenda horrekin batera, 1.6 oinarrian aipatzen den zerrenda eratuko da, egiten ahal diren aldi baterako kontratazioetarako.

8.1.2. Azkeneko emaitzan berdinketarik izanez gero, bigarren ariketan, osotasunean, puntu gehien lortzen dutenek izango dute lehentasuna. Berdinketak bere horretan jarraituz gero, lehen ariketan puntuazio altuagoa erdiesten duenaren alde jokatuko da. Hala eta guztiz ere, berdinketak bere horretan jarraituz gero, hirugarren ariketan puntuazio handiena lortu dutenen alde egingo da; eta, hala ere berdinketa izanez gero, izangai zaharrenaren alde.

8.1.3. Epaimahaiak puntuazio handiena lortu duen izangaia izendatzeko proposamena igorriko dio Udaleko Alkatetzari. Loteslea izanen da. Proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.1.4. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta 30 egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Eguesibarko Udalaren Erregistro Orokorrean:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo beste agiri bat, frogatzen dituena izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna.

b) Deialdiaren 2.1.1.c) oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinaren fotokopia konpultsatua, salbu eta aurretik aurkeztu bada. Orobat, C motako gidabaimena eta Lanbide Gaitasunaren Ziurtagiria dituela egiaztatzen duten agirien kopia konpultsatua ere aurkeztu beharko da.

c) Osasun ziurtagiri ofiziala, erakusten duena interesdunak ez duela akats fisikorik nahiz psikikorik edo eritasunik, karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeenik.

d) Eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko aitorpena.

e) Zin egin edo hitzematea errespetatuko duela Nafarroako Foru Eraentza, men egingo diela Konstituzioari eta legeei, eta zuzen beteko dituela karguari dagozkion eginkizunak.

Desgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, aurkeztu beharko dute frogagiri bat esaten duena desgaitasuna bateragarria dela deialdiko lanpostuarekin, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

8.1.5. Gainera, proposatutako izangaiak azterketa mediko bat gainditu beharko du.

8.1.6. Proposatutako izangaiak ez baditu agiri horiek aurkezten, edo lanposturako gai ez bada, ezin izanen da izendatu, eta hutsunea beteko da probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengoa den izangaiarekin (8.1.1 apartatuan aipatutako zerrenda), eta aurreko apartatuetan ezarri bezala jokatuko da.

8.2. Aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrenda.

8.2.1. Probak gainditu baina lanposturik lortu ez duten izangaiei dei egiten ahalko zaie, puntuazio hurrenkerari jarraikiz, Eguesibarko Udalean dagokion zerbitzuan sortzen diren beharren arabera, deialdi honen oinarrietan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraikiz.

Probak gainditzen dituztenen zerrenda agortzen bada, eta beste zerrenda bat egiteko probetarako deialdia egin arte, proba teorikoa gainditu dutenei egiten ahal zaie dei, lortutako puntuazioaren hurrenkeran.

8.2.2. Aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera egingo zaie dei izangaiei, oinarri hauetan berariaz ezarri ez denari dagokionez.

Deitutako izangaiak kontratua sinatu beharko du –beste epe bat ezarri ezean– abisua eman eta bost eguneko epean –edo gehienez ere 15 egunekoan, une horretan duen lanpostuan aurreabisua eman behar badu–; eskatutako agiriak aurkeztu beharko ditu, eta zinpeko aitorpena, horren bidez adierazteko ez dela baztertua izan Estatuko, autonomia erkidegoetako, probintzietako, udalerrietako edo toki entitateetako inolako kargu, lanpostu edo eginkizunetatik, eta ez dagoela ezgaitua eginkizun publikoetan aritzeko.

Oinarri honetan zehaztutakoa aipatu epe horien barrenean betetzen ez bada, ezin izango da kontratazioa egin, eta indarrik gabe geldituko dira ordura arte lorturiko eskubideak.

Halakoetan, zerrendan hurrengo puntuazio handiena duen izangaiari deituko zaio.

8.2.3. Izangaiei lanerako deia egiten zaienean, aintzat hartuko da, orobat, ezarri dena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean, hain zuzen zazpigarren xedapen gehigarrian, laugarren apartatuan, non arautzen baitira desgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzeko moduaren xehetasunak Nafarroako Foru Komunitaterako. Behar diren zereginak eta eginkizunak betetzeko bateragarritasuna frogatzen duten agiriak Eguesibarko Udalak egiaztatuko ditu.

8.2.4. Errazago aurkitu ahal izateko, izangaiek harremanetarako telefono bat bederen eman beharko dute (harremanetarako beste telefono batzuk ere eman ditzakete), baita helbide elektroniko bat ere. Informazio hori etengabe eguneratua eduki behar dute.

8.2.5. Lanpostu baterako aldi baterako kontratazioa egin behar denean, une horretan zerrendako lehenbiziko lekuan dagoen izangaiari deituko zaio. Izangai bakoitza lokalizatzeko bi saiakera egingo dira telefonoz bi lanegun jarraitutan, eta dei horien frogak jasoko dira; alegia, eguna, ordua eta inguruabarrak. Telefonozko harremana izateko lehenbiziko saiakerarekin batera, mezu elektroniko bat bidaliko da izangaiak emandako helbide elektronikora. Mezu elektroniko hori bidaltzen denetik egun bateko epean erantzunik lortzen ez bada, eta telefonoz hitz egiterik ere ez bada, zerrendako hurrengoari deituko zaio.

Izangai batekin harremanetan jarri eta, kontrataziorako eskaintza bat eginik, izangaiak erantzuten ez badu edo uko egiten badio, zerrendako azkeneko postura igaroko da, salbu frogatzen badu arrazoi justifikatuengatik uko egiteko kasu batean dagoela, 8.2.6 apartatuan xedatutakoarekin bat.

Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan duen lehentasunari eutsiko dio eta zerrendan hurrengoa denari deituko zaio, harik eta eskaintzen den lanpostua bete arte.

Izendapena eginda, toki entitate eskatzaileak aldi baterako kontratatuko du proposaturiko izangaia.

Deia eginda kontratu bat onartzen dutenei ez zaie zerrenda bereko beste lanposturik eskainiko kontratua indarrean den bitartean.

8.2.6. Honako hauek onartuko dira eskainitako lanpostua kontratatzeari uko egiteko arrazoi justifikatu gisa eta, beraz, ez dute izangaiaren lehentasun ordena aldatuko aldi baterako kontratazioko izangaien zerrendetan:

a) Aldi baterako ezintasuna.

b) Amatasun edo aitatasun baimena.

c) Hiru urtez azpiko haurra zaintzea, edo hiru urtez azpiko adingabea harrera iraunkorrean edo adoptatua izatea.

d) Zaindu behar izatea bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, adina, istripua edo eritasuna dela kausa bere burua ezin gobernatu duena.

e) Norberaren ezkontza edo Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Legearen arabera parekatutako egoera, baldin eskainitako kontratazio administratiboaren hasiera eguna badago hura eratu ondoko edo aurreko hamabost egun naturaleko epearen barnean.

f) Kontratazioren bat indarrean izatea, izan administrazio araubidekoa edo lanekoa.

g) Desgaitasunen bat behar bezala onartua izatea eta desgaitasunaren ezaugarriak bateraezinak izatea eskaintzen zaion lanpostuaren ezaugarri bereziekin.

Aipatu egoeretako batean dauden izangaiek 7 egun naturaleko epea izango dute, errefusatu duten lanpostua eskaintzen zaien egunetik, agiri bidez eta fede emanez justifikatzeko. Hala bada, zerrendan zuten toki berean jarraituko dute.

Baldin kontratazio eskaintzari uko egiteko arrazoi justifikatua frogatzen duen dokumentazioa ez bada aurkezten epe barrenean, izangaia zerrendako azkeneko tokira igaroko da.

Uko egiteko arrazoi justifikatua dagoenean, idatziz adierazi beharko dute noiz dauden berriz lanerako prest, uko egitea ekarri zuen egoera bukatzen den egunetik hasita. Jakinarazpen hori egiten ez den bitartean, ez zaie lanposturik eskainiko.

8.2.7. Deia eragiten duen zerrendatik baztertuko dira honako egoera hauetako batean dauden izangaiak:

a) Kontratazio eskaintza onartuta dela, kontratua ez sinatzea, izangaiari egozten ahal zaion arrazoiagatik.

b) Sinatutako kontratuari uko egitea, salbu horren arrazoia baldin bada beste kontratu bat sinatu dela beste entitate publiko edo pribatu batekin. Agiri bidez eta modu fede-emailean frogatu beharko da hori, ukoaren formalizaziotik 7 egun naturaleko epean. Kasu honetan, izangaia zerrendako azkeneko tokira igaroko da.

c) Lanpostua bertan behera uztea.

d) Probaldia ez gainditzea.

e) Urtebeteko epean izangaiarekin harremanetan jartzea ezinezkoa izatea, hark emandako telefonoaren edo helbide elektronikoaren bidez kontratatzeko deiak behin eta berriz eginda ere.

f) Deialdiaren 2. oinarrian ezarritako baldintzak ez egiaztatzea edo horiek egiaztatzeko agiriak ez edukitzea edo galtzea.

8.2.8. Deia jasotzen duten izangaiek aurkeztu beharko dute deialdian eskatutako titulazioaren betebeharrak eta bestelakoak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako betetzen dituztela frogatzeko agiriak, honeko hauen fotokopia konpultsatua aurkeztuz: DBHko Graduatuaren titulua, Eskola Graduatuaren titulua, Erdi Mailako Lanbide Heziketakoa edo horien baliokide bat, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina. Gidabaimenaren kasuan, kontratua sinatzen duten egunerako izan beharko dute.

8.2.9. Eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten pertsonak hautapen prozesutik baztertuko dira, Alkatetzaren ebazpen baten bidez, eta deialdi honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte.

8.2.10. Kontratudunak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartu eta bertan kidetuko dira; beraz, haien kontu izango dira dagokien kuota eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipena, behar diren kopuruetan.

9. oinarria.–Izendapena eta karguaz jabetzea.

9.1. Udaleko alkateak aurreko oinarrietan ezarri denaren arabera proposatutako izangaia izendatuko du zerbitzu anitzeko peoi lanpostuan aritzeko, eta hari esleituko dio lanpostu hutsa.

9.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta izangai izendatuek hilabeteko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, izendapena jakinarazten denetik hasita.

Epe horretan, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badute, eskubide guztiak galduko dituzte, eta 8.1.6 apartatuan xedatutakoari jarraituko zaio.

9.3. Izangai izendatua funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia aitortzen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik –indarreko araudian ezarritako kasuetan–, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 8.1.6 apartatuan xedatzen den moduan beteko da.

10. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2019ko urriaren 16an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

ERANSKINA

Eskabidea (PDFa).

I. ERANSKINA

1. gaia.–Aritmetikako eta geometriako oinarrizko erregelak.

2. gaia.–Idazketako eta ortografiako oinarrizko arauak.

3. gaia.–Laneko segurtasun eta higienearen gaineko arauen eta oztopo arkitektonikoen gaineko arauen oinarrizko ezagutzak.

4. gaia.–Soldaduraren ezagutza eta doitze-makineriaren oinarrizko maneiuarena.

5. gaia.–Igeltserotzako kontzeptu orokorrak. Erremintak. Materialak. Zolatzea eta alikatatzea. Enkofratuak eta murruak egitea.

6. gaia.–Eraikinetako banaketa koadroak, potentzia kontrolatzeko etengailua, magnetotermikoak eta diferentzialak.

7. gaia.–Oinarrizko argi-zirkuituak: etengailuak, kommutadoreak, entxufe oinak, lanparak, pitzarazgailuak eta erreaktantziak.

8. gaia.–Iturgintzako eta berokuntzako instalazioen mantentze-lanak: tresna sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza zirkuituak, zirkuituak betetzea eta purgatzea, galdara gelak eta horien osagai bereziak.

9. gaia.–Eskema elektrikoen eta iturgintzakoen ezagutza.

10. gaia.–Mekanika. Udal makineria, lanabesak eta tresnak maneiatu, mantendu eta konpontzea. Biltegiko kontrola.

11. gaia.–Eraikinen eta hiri altzarien mantentze-lanak. Pintura.

Iragarkiaren kodea: L1913271