219. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 6a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-P-148

Jesús Manuel Pardo Ruizek, Sheyla Pardo Irigarayk eta Esperanza Irigaray Resanok eskatu dute ur aprobetxamendu baten ezaugarriak aldatzea; aprobetxamendua Ebroko arroaren Ur Erregistroan inskribatuta dago, A Atalean, 67. liburuan, 146. orrian, eta haren datuak www.chebro.es webgunean kontsultatu daitezke. Aldaketaren xedea da ureztatu beharreko azalera 21,51 hektareatan handitzea, osotara 40,07 hektareako azalera hartzeko; horretarako, Andosillako udal-mugarteko 6. poligonoko 704., 714., 715., 716., 717., 737., 738., 739., 743., 746., 747., 748., 749., 765., 766., 786. eta 734. lurzatiak sartuko dira, ureztalurrekoak. Horrez gain, urteko gehieneko bolumena 49.275 m³ handituko da (aurrerantzean 92.161 m³-koa izanen da), baita batez besteko ur emari baliokidea ere, 11,464 l/s, eta aurrerantzean 13,69 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilabetean. Azkenik, uneko gehieneko emaria ere 8,33 l/s handituko da, eta aurrerantzean 14 l/s-koa izanen da. Aprobetxamenduaren gainerako ezaugarriak ez dira aldatuko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave kalea 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko urriaren 9an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1913694