219. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MUGIRO

Aldaketa, herri-lur baten kalifikazio juridikoan

Mugiroko Kontzejuak, 2019ko urriaren 14an egin batzarrean, honako hau erabaki zuen:

Larraungo 20. poligonoko 226., 383., 212. eta 208. herri-lurzatien 1.014 metroren kalifikazio juridikoa aldatzea, eransten diren plano eta koordenatuen arabera (1., 2. eta 3. agiriak), Mugiroko Kontzejuaren herri-lur izatetik, jabari publikoko ondasun bihurtu direnak (bide publikoa), bide berdea izateko.

Beraz, aipatu lursailek ez dute galdu Mugiroko Kontzejuaren titulartasuna, baina jabari publikoko ondasun bihurtu dira (bide publikoa), bide berdea izateko.

Aditzera ematen da, bidezkoak diren alegazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean.

Mugiron, 2019ko urriaren 14an.–Kontzejuko burua, José Enrique Mariñelarena Tolosa.

Iragarkiaren kodea: L1913340