219. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

Hiri-jarduketarako plan berezia Murelu Longidako 13. poligonoko 29. lurzatian. Hasierako onespena

Osoko Bilkurak, 2019ko urriaren 2an hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia: Murelu Longidako 13. poligonoko 29. lurzatiaren hirigintza baldintzak aldatzea, eraikin osagarria hirigintza antolamenduan sartuz. Raimunda Zazpe Orozek sustatu du.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatu egunkarietan argitaratu eta biharamunetik hasita.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da Udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan.

Longidan, 2019ko urriaren 10ean.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

Iragarkiaren kodea: L1913210