219. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Aldaketa, etxebizitzak eraikitzeko eta birgaitzeko laguntzak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Ledeako Udalak, 2019ko uztailaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Etxebizitzak eraikitzeko eta birgaitzeko laguntzak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa (2019ko 167. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 26an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantzan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ledean, 2019ko urriaren 14an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

ETXEBIZITZAK ERAIKITZEKO ETA BIRGAITZEKO LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAREN TESTU ALDATUA

Lehentasunez birgaitu beharreko eremuan egitekoak diren jarduketetarako laguntzak

9. artikulua. Aplikazio eremua eta aurrekontuko zuzkidura.

Kapitulu honetako laguntzak aplikatuko zaizkie Udaleko zerbitzu teknikoen adostasun txostena duten jarduketei bakarrik, 2. artikuluan aipatzen diren obrak egiten direnean, Ledeako udal plan orokorrean definitutako Lehentasunez birgaitu beharreko eremuaren jarduketa esparruaren barnean, edo Ledeako udalerrian une bakoitzean indarrean den hirigintza araudian aipatutakoak egiten direnean. Ledeako udal plan orokorra behin betiko onetsi zen Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariaren uztailaren 31ko 87/E/2018 Foru Aginduaren bidez, eta 2018ko 160. eta 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialetan argitaratu, abuztuaren 20an eta irailaren 7an.

Urtero, Ledeako Udalak bere aurrekontuetan sartuko du Lehentasunez birgaitu beharreko eremuko biztanle bakoitzari urteko aplikatzen ahal zaion modulu ponderatuaren %1 baino gutxiago izanen ez den zenbatekoa. 2019ko ekitaldiko aurrekontuko zuzkidura 3.000 eurokoa izanen da lehentasunez birgaitu beharreko eremuan birgaitzea laguntzeko. Udalak, hurrengo ekitaldietan eta ordenantza honek indarra duen bitartean, egoki iruditzen zaion zuzkidura finkatuko du, eta ez da inola ere izanen eremuko biztanleko modulu aplikagarriaren %1 baino txikiagoa urtean.

Iragarkiaren kodea: L1913211