219. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Aldaketa, Musika Eskolako 2020rako tasetan. Hasierako onespena

Cintruenigoko Udalak, 2019ko urriaren 10ean egin osoko bilkura berezian, legez eskatutako gehiengoa zuela, hasiera batean onetsi zuen behean adierazten diren tarifen aldaketa, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik, kexarik edo oharrik egin gabe iragaten bada, tarifen aldaketak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta haien testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aldatuko diren tarifak: Musika Eskolako tasak.

Cintruenigon, 2019ko urriaren 14an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L1913184