219. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Cascanteko Udalaren eta Nasuvinsaren arteko hitzarmena, ekonomia-jardueren poligono bat sustatzeko eta egiteko. Jendaurrean jartzea

Cascanteko Udalak, 2019ko urriaren 21ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea Nasuvinsarekin izenpetu beharreko hitzarmenaren testua. Hitzarmenaren helburua da ekonomia-jardueren poligono bat sustatzea eta egitea, Cascanteko eremuan.

Bigarrena.–Hitzarmena jendaurrean jartzea hogei egun balioduneko epean, iragarkia paratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Cascanteko Udalaren ediktuen taulan, interesdunek egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2019ko urriaren 22an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1913446