219. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURUTAIN

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Burutaingo Kontzejuko Batzarrak, 2019ko urriaren 16an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2019ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 223. eta 236. artikuluetan xedatua betetzeko; gisa hartara, herritarrek eta interesdunek espedientea ikusten ahalko dute eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Burutainen, 2019ko urriaren 16an.–Kontzejuko burua, Sebastián Adot Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L1913343