219. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURUTAIN

2019ko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Burutaingo Kontzejuko Batzarrak, 2019ko urriaren 16an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 1., 2. eta 3. aldaketak 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Burutainen, 2019ko urriaren 16an.–Kontzejuko burua, Sebastián Adot Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L1913342