219. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Lurraren gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea, 2019ko bigarren seihilekoari dagokionez

Aditzera ematen da 2019ko azaroaren 30ean bukatuko dela hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren 2019ko bigarren seihilekoari dagokionez igorri diren kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak ordaintzen ahal dira Caixabanken eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein bulegotan, entitateak ezarritako ordutegian, egoki den ordainagiria aurkeztuta.

Borondatezko epearen azken egunean aurkeztuko dira ordainagiri helbideratuak, kobratzeko.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta interesak sortuko dituzte eta premiamendu bidez kobratuko dira.

Berbintzanan, 2019ko urriaren 16an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L1913266