219. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Lurraren gaineko 2019ko kontribuzioa. Bigarren seihilekoa

Egutegi fiskalak ezartzen duen gisan, Udalbatzak 2018ko urriaren 30eko osoko bilkura arruntean onetsi baitzuen (2018ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 4koa), azaroaren 5ean kobratuko dira lurraren gaineko 2019ko kontribuzioaren bigarren seihilekoko ordainagiriak.

Helbideratu gabeko ordainagiriak azaroan ordaindu beharko dira Udal Diruzaintzan edo banku entitate hauetako batean:

–Nafarroako Rural Kutxa.

–Caixabank (La Caixa).

2019ko abenduaren 1etik aurrera, borondatez ordaintzeko epea bukatuta, zorrak dagozkien errekarguekin eskatuko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Andosillan, 2019ko urriaren 17an.–Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L1913337