219. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1352E/2019 EBAZPENA, urriaren 8koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan osasun mentaleko erizain espezialista izateko lanpostu hutsak merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez esleitzen dituena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 8ko 521E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen osasun mentaleko erizain espezialisten 14 lanpostu huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2019ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 29koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak ekainaren 14an emandako 2655E/2019 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen behin betiko zerrenda onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan osasun mentaleko erizain espezialista izateko 14 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian.

Kalifikazio epaimahaiak lehiatzaileek erdietsitako puntuazioaren araberako zerrenda igorri du, eta, lanpostu hutsak hautatzeko epea igaro ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesdunen eskaeren arabera.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek, irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoek, ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun mentaleko erizain espezialista izateko lanpostu huts hauek ondotik aipatzen diren izangaiei esleitzea, lekualdatze lehiaketa egin ondotik:

O-NOZko lekualdatzea:

–ZURBANO SAENZ, MARIA JESUS, lanpostu bat IIB-Ermitagaña Osasun Mentaleko Sektorean (lanpostu zenbakia: 71739).

–LADRON ARANA, SERGIO, Lanpostu bat IIA-Arrosadia Osasun Mentaleko Sektorean (lanpostu zenbakia: 71237).

–GARRIZ MURILLO, CRISTINA, Lanpostu bat IC-Buztintxuriko Osasun Mentaleko Sektorean (lanpostu zenbakia: 71738).

–LAPARRA GARRIDO, JAVIER, Lanpostu bat ID-Antsoain Osasun Mentaleko Sektorean (lanpostu zenbakia: 71740).

2. Izendatu diren lehiatzaileek 2019ko azaroaren 11n hartu beharko dute lanpostuaren jabetza. Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez direnek lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin bat eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak erabiliz, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen hau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Mentaleko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuari eta Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko urriaren 8an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Ramón Mora Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1913504