218. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

351/2019 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, atzemandako akats bat zuzentzen duena Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren 2019ko urriaren 16ko 295/2019 Ebazpenean. Horren bidez ebatzi zen giza kontsumorako ur hornidurako instalazioak kudeatzen dituzten Nafarroako toki entitateei ur kloragailuak erosi eta instalatzeko eman beharreko dirulaguntzetarako deialdia. BDSN: 464133.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren urriaren 16ko 295/2019 Ebazpenean akats material bat atzeman denez xedapen zatiaren lehen puntuan, bidezkoa da hura zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Lurralde Kohesiorako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 14ko 87/2019 Foru Dekretuaren xedapen iragankor bakarrarekin eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuarekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Xedapen zatiaren lehen puntua zuzentzea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren urriaren 16ko 295/2019 Ebazpenean. Horren bidez ebatzi zen giza kontsumorako ur hornidurako instalazioak kudeatzen dituzten Nafarroako toki entitateei ur kloragailuak erosi eta instalatzeko eman beharreko dirulaguntzetarako deialdia. Akatsa honela zuzendu beharra dago:

Honela dioen lekuan:

ENTITATE ESKATZAILEA

KOKAPENA

AURREKONTU ONARTUA
(euro)

EMANDAKO DIRULAGUNTZA
(euro)

ARTZIko Udala

Zuntzarren

4.692,33

2.000,00

Honako hau esan behar du:

ENTITATE ESKATZAILEA

KOKAPENA

AURREKONTU ONARTUA
(euro)

EMANDAKO DIRULAGUNTZA
(euro)

ITZAGAko Mankomunitatea

Zuntzarren

4.692,33

2.000,00

2. Ebazpen hau igortzea Plangintzaren eta Azterlan Ekonomikoen Atalera (kontabilitate zentroa), Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuan baitago.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Dirulaguntzen Datu-base Nazionalean argitaratzea, haren berri jakinaraztea bai Artziko Udalari, bai Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateari, eta aditzera ematea bidezko dela haren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzenduta, hilabeteko epean jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2019ko urriaren 25ean.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia. Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F1913624