218. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

295/2019 EBAZPENA, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, deialdia ebazten duena giza kontsumorako ur hornidurako instalazioak kudeatzen dituzten Nafarroako toki entitateei ur kloragailuak erosi eta instalatzeko eman beharreko dirulaguntzetarako. DDBN identifikazioa: 464133.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren uztailaren 4ko 1051/2019 Ebazpenaren bidez, deialdia onetsi zen giza kontsumorako ur hornidurako instalazioak kudeatzen dituzten Nafarroako toki entitateei ur kloragailuak erosi eta instalatzeko eman beharreko dirulaguntzetarako. Deialdiaren oinarrietan deialdira aurkezteko bete beharreko baldintzak ezarri ziren, bai eta proposamenak baloratzean kontuan hartu beharreko elementuak ere.

Ezarritako epean, 9 toki entitatek 14 eskabide aurkeztu dituzte deialdian parte hartzeko. 14 eskabide horietarik, bi ez dira onartu ez dutelako deialdiaren xedea betetzen, eta bat ezetsi egin da, toki entitateak ez diolako zuzenketa-eskaerari erantzun. Ezarritako epe horretatik kanpo, toki entitate batek 2 eskabide aurkeztu ditu, eta ez dira onartu.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Toki Azpiegituren Zerbitzuak, ur kloragailuak erosi eta instalatzeko dirulaguntzen eskabideak ikusirik eta kasuan kasuko espediente administratiboak azterturik, txostena egin du balorazioak deialdiaren 7. oinarriari jarraikiz esleitzeko. Hona hemen toki entitate bakoitzari dagokion puntuazioa:

ENTITATEA

KOKAGUNEA

A) EROSI BEHARRA INSTALAZIOAN

B) INSTALAZIOAK HORNITURIKO PERTSONEN KOPURUA

C) JENDEA HARTZEKO ESTABLEZIMENDU PUBLIKOEN KOPURUA

URAREN KALITATEA

GUZTIRA

ERROIBARKO U.

Alegi

50

10

10

20

90

ERROIBARKO U.

Zilbeti

50

4

10

20

84

ERRAZKINGO K.

Errazkin

50

3

4

20

77

ITZAGAKO M.

Urritzelki

50

1

0

20

71

ITZAGAKO M.

Zuntzarren

50

1

0

20

71

ARTZIBARKO U.

Uritz

30

1

4

20

55

LONGIDAKO U.

Artaxo

50

2

2

0

54

LONGIDAKO U.

Meotz

50

1

0

0

51

IGANTZIKO U.

Igantzi

30

10

0

0

40

BERAKO U.

Bera

10

10

10

5

35

IMOZKO U.

Eraso

10

1

2

20

33

Ikusirik Azpiegituren Zerbitzuaren txostena eta ikusirik Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Zuzendaritza Nagusi honetan duen Kontu-hartzailetza Delegatuaren onespena.

Bat eginik Lurralde Kohesiorako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 14ko 87/2019 Foru Dekretuaren xedapen iragankor bakarrarekin eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

1. 22.000,00 euroko dirulaguntza orokor bat ematea ondotik zehazten diren toki entitateei; lortu duten puntuazioaren arabera ageri dira, handienetik txikienera, giza kontsumorako ur hornidurako instalazioak kudeatzen dituzten Nafarroako toki entitateei ur kloragailuak erosi eta instalatzeko eman beharreko dirulaguntzen deialdiaren 6. oinarrian ezarritako irizpideekin bat.

Gastua 2019ko Gastuen Aurrekontuko “Ur kloragailuak erosteko dirulaguntzak toki entitateentzat” izeneko 780001 78300 7609 456100 partidaren kargura eginen da, banakako zenbateko hauekin:

ZER ENTITATEK ESKATZEN DUEN

KOKAGUNEA

AURREKONTU ONARTUA
(euro)

EMANDAKO DIRULAGUNTZA
(euro)

ERROIBARko Udala

Alegi

5.762,95

2.000,00

ERROIBARko Udala

Zilbeti

5.762,95

2.000,00

ERRAZKINgo Kontzejua

Errazkin

3.374,89

2.000,00

ITZAGAko Mankomunitatea

Urritzelki

4.692,33

2.000,00

ARTZIko Udala

Zuntzarren

4.692,33

2.000,00

ARTZIko Udala

Uritz

4.705,00

2.000,00

LONGIDAko Udala

Artaxo

4.358,20

2.000,00

LONGIDAko Udala

Meotz

4.358,20

2.000,00

IGANTZIko Udala

Igantzi

3.037,33

2.000,00

BERAko Udala

Bera

3.941,80

2.000,00

IMOZko Udala

Eraso

2.937,33

2.000,00

GUZTIRA

22.000,00

2. Dirulaguntza ukatzea honako entitate hauei:

ENTITATE ESKATZAILEA

KOKAPENA

ZER EZ DEN BETETZEN

ARRAZOIA

ESTERIBARko Udala

Iragi

1. oinarria

Deialdiaren helburua ez betetzea

ESTERIBARko Udala

Usetxi

1. oinarria

Deialdiaren helburua ez betetzea

ERROIBARko Udala

Ardaitz

6. oinarria

Ukoa ez zaiolako erantzun zuzentzeko errekerimenduari

ATEZko Udala

Eritze

5. oinarria

Eskaera epez kanpo aurkeztea

ATEZko Udala

Eguaras

5. oinarria

Eskaera epez kanpo aurkeztea

3. Deialdian baimendu, baina eman ez den gastuaren zatia (hau da, deialdian baimendutako kopuruaren –30.000,00 euro– eta aurreko puntuan onetsitako zenbatekoaren –22.000,00 euro– arteko aldearen saldoa) askatzea; zenbateko hori, 8.000,00 eurokoa, Nafarroako Gobernuaren 2019ko ekitaldirako Gastuen Aurrekontuko “Ur kloragailuak erosteko dirulaguntzak toki entitateentzat” izeneko 780001 78300 7609 456100 partidan dagoen kopuru erabilgarriari gehituko zaio.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Dirulaguntzen Datu-base Nazionalean argitaratzea eta entitate interesdun guztiei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta aditzera ematea bidezko dela haren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau igortzea Plangintzaren eta Azterlan Ekonomikoen Atalera (kontabilitate zentroa), Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuan baitago.

Iruñean, 2019ko urriaren 16an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F1913318