218. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2017-A-187

Jesús Zuñiga Olaso jaunak bere aprobetxamenduaren ezaugarriak alda daitezen eskatu du. Aprobetxamendu hori 2001eko urtarrilaren 4ko Ebazpenaren bidez inskribatuta dago konfederazio honen Ur Erregistroko A sekzioan, 24. liburukian, 164. orrian, eta 2017ko azaroaren 10eko Ebazpenaren bidez haren titulartasuna eskualdatu zen. Hona hemen eskaeraren ezaugarriak:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Jesús Zuñiga Olaso.

Xedea: azaleko uren kontzesioaren ezaugarriak aldatzea.

Ur-ibilgua: Beheitiko erreka (Arganbela erreka zuloa).

Udalerria: Legarda (Nafarroa).

Xedea: ureztaketa.

Azalera: 0,38 ha.

Lehengo hargunearen koordenatuak: UTMX: 600779; UTMY: 4730135 (30T ETRS89 zona).

Hargune berriaren koordenatuak: UTMX: 600728; UTMY: 4729487 (30T ETRS89 zona).

Gehieneko bolumena urtean: 107 m³.

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,0077 l/s.

Uneko emaria, gehienez ere: 0,5 l/s.

Honako aldaketa hau eskatu da: 439. lurzatian (A eta B esparrua) eta 413. lurzatian (C esparrua) ureztatu beharreko azalera handitzea 0,38 hektarea har ditzan, batez besteko emari baliokidea 0,0077 l/s-ra jaistea, urteko gehieneko bolumena 107 m³-ra jaistea eta erregulazio ahalmena 6 m³-ra handitzea, zenbait biltegi erabiliz horretarako. Halaber, hargune berri bat ezartzea Beheitiko errekan (Arganbela erreka zuloa), horko ura grabitatez biltegietara bideratzeko eta, ondoren, ureztatu beharreko azaleran banatzeko. Honako hauek dira hargune berriaren koordenatuak: UTMX: 600728; UTMY: 4729487 (30T ETRS89 zona).

Gainera, ubide zortasuna ezar dadin eskatu du, hodia Udalaren jabetzako lurretan zehar pasatu ahal izateko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Halaber, espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave kalea 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko irailaren 17an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1913371