218. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Xehetasun-azterketa 12. poligonoko 423. eta 1201. lurzatietan. Hasiera bateko onespena

Alkatetzaren 2019ko urriaren 18ko 224/19 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen “Xehetasun-azterketa, Iraizozko (Ultzama) 12. poligonoko 423. eta 1201. lurzatietan (Elordi poligonoa, A kalea, 22 zenbakia), etorkizunean lurzati horietan handitze-lanak egiteko” espedientea, Elikagai Gunea Saioa SL enpresak eskaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da Udal honetako Idazkaritzan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 62., 72., 74.eta 79. artikuluetan eta haiekin bat datozenetan ezarritako ondorioetarako, betiere indarreko idazketaren arabera.

Larraintzarren, Ultzamako Bailara, 2019ko urriaren 18an.–Lehen alkateordea, Ekaitz Astiz Martinez.

Iragarkiaren kodea: L1913562