218. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

2019ko zerga-tasak

Obanosko Udalak, 2019ko urriaren 17an egin osoko bilkuran, onetsi zuen bere horretan uztea egun indarrean dauden zerga-tasak. Ondotik zehazten dira, informazio gisa:

1.–Lurraren gaineko kontribuzioa:

1.1.–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,1713.

1.2.–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80 urtean.

2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.

3.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4,65.

4.–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

a) Zerga oinarria ezartzeko koefizienteak.

–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.

b) Kuota likidatzeko zerga-tasa.

–Balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %16.

5.–Obretako lizentzia emateko tasa: %0,62ko tasa.

6.–Lehen okupazioko lizentzien tasa: 483 euroko tarifa, bizitegi bakoitzeko.

Ordenantza fiskaletan ezarritako tasei eutsiko zaie.

7.–Herri-lurretako aprobetxamenduak: igoerarik gabe.

Obanosen, 2019ko urriaren 21ean.–Alkate udalburua, Aránzazu Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L1913510