218. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

2019ko 1., 2., 3., 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Murietako Udalak, 2019ko urriaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 1/2019, 2/2019, 3/2019, 4/2019 eta 5/2019 aldaketak Udalaren 2019rako aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Murietan, 2019ko urriaren 24an.–Alkatea, Ana Carmen Muñoz Castellanos.

Iragarkiaren kodea: L1913526