218. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2142/2019 EBAZPENA, urriaren 17koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak emana. Haren bidez aldatzen da Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreordearen 2019ko maiatzaren 28ko 914/2019 Ebazpena, eta Sarbide Batzorde berria izendatzen da Zuzenbide Saileko Zuzenbide Zibilaren arloko 5129 lanposturako.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreak 2019ko otsailaren 18an emandako 314/2019 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egin zen. Lanpostu horien artean 5129 lanpostua zegoen, unibertsitateko katedradunarena, Zuzenbide Zibilaren jakintza-arlokoa, Zuzenbide Sailari atxikia.

Berraztertzeko errekurtsoa jarri zen 5129 lanposturako lehiaketa balioesteko izendatutako Batzordearen osaeraren aurka. Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen 2019ko apirilaren 23ko 675/2019 Ebazpenaren bidez, partzialki baietsi zen errekurtso hori, eta 5129 lanpostua ebatzi behar zuen Batzordeko kideen izendapena baliogabetu zen.

Gobernu Kontseiluaren 2019ko maiatzaren 24ko Erabakiaren bidez, 5129 lanposturako lehiaketa balioesteko Sarbide Batzorde berriaren izendapena onetsi zen. Horrenbestez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreordearen 2019ko maiatzaren 28ko 914/2019 Ebazpenaren bidez aldatu zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreordearen 2019ko otsailaren 18ko 314/2019 Ebazpena, sarbide lehiaketarako deialdia egin zuena, eta Sarbide Batzorde berria izendatu zen 5129 lanposturako.

Alderdi interesdunetako batek berraztertzeko errekurtsoa jarri zuen 2019ko maiatzaren 28ko 914/2019 Ebazpenaren aurka, eta izendatutako Sarbide Batzorde berria aldatzeko eskatu zuen. Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen 2019ko uztailaren 2ko 1400/2019 Ebazpenaren bidez, errekurtso hori partzialki baietsi eta izendapen hori baliogabetu zen, eta agindu zen jarduketetan atzera egitea Sarbide Batzordea izendatzeko proposamen berri bat egiteko; Batzorde berriaren osaeran oreka bilatu behar zen, unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko lehiaketak arautzen dituen arautegian ezarritakoarekin bat.

Izendapenerako proposamen berri bat egin eta gero, Gobernu Kontseiluaren 2019ko urriaren 15eko Erabakiaren bidez, 5129 lanposturako lehiaketa balioesteko Sarbide Batzorde berria izendatu zen; 5129 lanpostua unibertsitateko katedradunarena da, Zuzenbide Zibilaren jakintza-arlokoa, Zuzenbide Sailari atxikia. Ondorioz, bidezkoa da 2019ko maiatzaren 28ko 914/2019 Ebazpena aldatzea, eta 5129 lanposturako Batzorde berri bat izendatzea.

Era berean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen 2019ko uztailaren 2ko 1400/2019 Ebazpenaren xedapenen parteko bigarren atalaren arabera –ebazpen horrek 2019ko maiatzaren 28ko 914/2019 Ebazpenaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa ebatzi zuen–, deialdiaren 7.3 oinarrian aurreikusitako epea berriz ere kontatzen hasiko da, hasieratik, ebazpen hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratzen denetik.

Ikusirik Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren txosten proposamena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Aldatzea 2019ko maiatzaren 28ko 914/2019 Ebazpena, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreordeak emana, eta Sarbide Batzorde berria izendatzea Zuzenbide Saileko Zuzenbide Zibilaren arloko 5129 lanposturako. Honako hau izango da Batzordearen osaera:

Batzorde titularra:

Batzordeburua: Elena María Vicente Domingo, unibertsitateko katedraduna Burgosko Unibertsitatean.

Batzordekide idazkaria: Ángel Rebolledo Varela, unibertsitateko katedraduna Santiagoko Unibertsitatean.

2. batzordekidea: José Manuel Ruiz-Rico Ruiz, unibertsitateko katedraduna Malagako Unibertsitatean.

Ordezko 1. batzordea:

Batzordeburua: María del Carmen Gete-Alonso y Galera, unibertsitateko katedraduna Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.

Batzordekide idazkaria: M. José Reyes López, unibertsitateko katedraduna Valentziako Unibertsitatean.

2. batzordekidea: José Miguel Rodríguez Tapia, unibertsitateko katedraduna Malagako Unibertsitatean.

Ordezko 2. batzordea:

Batzordeburua: Carmen Pérez de Ontiveros Baquero, unibertsitateko katedraduna Kanaria Handiko Las Palmaseko Unibertsitatean.

Batzordekide idazkaria: Jordi Ribot Igualada, unibertsitateko katedraduna Gironako Unibertsitatean.

2. batzordekidea: Antonio Manuel Román García, unibertsitateko katedraduna Extremadurako Unibertsitateko unibertsitatean.

Bigarrena.–Adieraztea deialdiaren 7.3 oinarrian aurreikusitako epea berriz ere kontatzen hasiko dela, hasieratik, ebazpen hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratzen denetik.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2019ko urriaren 17an.–Irakasleen Gaietarako errektoreordea, Inés Olaizola Nogales.

Iragarkiaren kodea: F1913454