218. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

2019ko plantilla organikoaren aldaketa. Hasierako onespena

Goizuetako Udalak ondoko erabaki hau hartu zuen 2019ko urriaren 1ean egindako bilkuran, aho batez:

–Hasiera batez onestea Goizuetako Udaleko 2019ko plantilla organikoaren aldaketa.

Plantilla organikoaren aldaketa hau jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Aditzera ematen da honako artikulu hauetan xedatutakoa betez: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua eta 236. artikulua.

Goizuetan, 2019ko urriaren 24an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L1913575