218. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2019/06U aurrekontu-aldaketa. Hasiera bateko onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2019ko urriaren 21ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi du 2019. urteko aurrekontuko aldaketa hau:

–2019/06U: Musika Eskola.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Etxarri Aranatzen, 2019ko urriaren 23an.–Jarduneko alkatea, Lur Iosu Larraza Lopez.

Iragarkiaren kodea: L1913561