218. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

3/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Elgorriagako Udalak, 2019ko urriaren 23an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokorreko 3/2019 aldaketaren espedientea, kreditu-gehigarriei buruzkoa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek informazioari, erreklamazioei eta publizitateari dagokienez dituzten tramite eta baldintza berei jarraikiz tramitatu eta onetsi behar da espediente hau. Hortaz, foru lege horren 202. artikuluan martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluari buruz xedatuaren arabera, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek eta bizilagunek espedienteak aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko aldia iragan ondoan.

Eta hori guztia argitara ematen da, aipatu legeetan ezarritakoa bete dadin.

Elgorriagan, 2019ko urriaren 25ean.–Alkate udalburua, José Ignacio Olázar Apezteguia.

Iragarkiaren kodea: L1913594