218. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Hiri Jarduketarako Plan Berezia, Elizondoko 67. poligonoko 37. lursailean. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2019ko irailaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Hiri Jarduketarako Plan Bereziaren proiektua, Elizondoko 67. poligonoko 37. lursailean, bost bizileku egokitzeko “Fortenea” izeneko ondasun higiezinean, Elizondoko hiri-lurzoru finkatuko 67. poligonoko 37. lursailean baitago. Sustatzailea M.ª Inés Arrechea Bidaur da.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da, hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesdunek udal bulegoetan aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Baztanen, 2019ko irailaren 26an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1913563