218. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Aldizkako zergak eta tasak. 2019ko bigarren seihilekoa

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearekin eta Diru-bilketaren Araudiarekin bat, jakinarazten da 2019ko azaroaren 20an bukatzen dela epea honako hauek borondatez ordaintzeko: Landa- nahiz Hiri-lurren gaineko Zergaren 2019. urteko likidazioaren bigarren zatikapenari dagozkion kuotak eta Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zerga, Pasabideak, eta Eremu Publikoaren Okupazioa, 2019ko urtekoak ere.

Ordainketa honako entitate hauen edozein bulegotan egiten ahalko da, betiere bulego bakoitzaren ordutegian eta kasuan kasuko ordainagiria aurkeztuta: Caixabank, Laboral Kutxa eta Nafarroako Rural Kutxa. Halaber, ordainketa Internet bidez ere egin daiteke, Antsoaingo Udalaren webgunean (www.ansoain.es), bai eta Udaleko Diruzaintzan ere (Udaletxeko Plaza,1) eta 012 telefonoan (948012012). Azaroaren 21ean, helbideratuta dauden ordainagiriak zergadunek emandako kontuetan zordunduko dira.

Behin epe hori iraganda, interes legalak eta gainkarguak aplikatuko dira eta premiamendu bidez kobratzeko izapideak eginen dira.

Likidazio hauen kontra, honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza zein organok gauzatu eta horri berari zuzendua, hilabete bateko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

c) Gora Jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabete bateko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

Antsoainen, 2019ko urriaren 23an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1913490