218. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, legelarien 6 lanpostu lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Lanpostuen esleipena

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2019ko irailaren 10ean:

IKUSIRIK espedientean jasotako agiriak eta bat etorrita lekualdatze lehiaketa bidez legelarien 6 lanpostu betetzeko deialdiaren 1. eta 8. oinarrietan ezarritakoarekin –deialdia ezen Giza Baliabideetako zuzendariak 2019ko apirilaren 3an emandako ebazpen bidez onetsi baitzen, eta argitara eman 2019ko 77. NAOn, apirilaren 24koan– eta izangaiek egindako lanpostu-hautaketa kontuan harturik, ebatzi dut lanpostuak honela esleitzea:

ANTONIO ARMENDARIZ GARCÍA, 100301-7 lanpostua.

MARIA PILAR GAY-POBES VITORIA, aurkeztu da eta uko egin dio lanpostua hautatzeko eskubideari, Hirigintza Gerentzian duen lanpostuan geratuko delarik.

Iruñean, 2019ko irailaren 10ean.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: L1913576