218. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

Deialdia, izangaien zerrenda bat osatzeko, animatzaile lanpostuan, euskaraz jakinik, aldi baterako kontratuaren bidez aritzeko, Uharteko Udalean sortzen diren beharren arabera

Deialdia egiten da, hautaproben bidez, euskaraz dakiten izangaien zerrenda osatzeko, animatzaile lanpostuan aritu daitezen Uharteko Udalean sortzen diren beharrei aldi baterako erantzutearren.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean eta Olaztiko Udalari aplikatzen ahal zaizkion gainerako xedapenetan C mailarako ezarritako ordainsariak izango ditu lanpostuak, baita lanpostuari esleitzen zaizkion bestelako osagarriak ere.

Eskabideak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdi hau iragartzen duen aipua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdiaren eta haren oinarrien testu osoa eskura egonen da udal web orrian (www.huarte.es) eta Uharteko Udalaren bulego nagusietan (San Juan plaza 1, 1.a; 31620 Uharte).

Uharten, 2019ko urriaren 29an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L1913727