218. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

48/2019 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, Rocaforteko eskualdeko lurzati berrantolamenduaren oinarriak onetsi eta argitara ematen dituena.

Ikusirik Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalak igorritako proposamena, Rocaforteko eskualdeko lurzati berrantolamenduaren oinarriak onestea proposatzen duena.

Adierazitakoarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Rocaforteko eskualdeko lurzati berrantolamenduaren oinarriak onestea. Oinarri horietan daude Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 17. artikuluan eskatzen diren datuak, bai eta ekarpenen orrien bilduma ere, non agertzen baitira ekarritako lurzatiak, haien balioa, balizko kargak eta jabetzari buruzko beste inguruabar batzuk. Agiri guztiak behar bezala eginbidetuak daude.

2. Partaideei igortzea ekarpenen orria, haren edukia ezagut dezaten.

3. Oinarriak jendaurrean egonen dira, hilabeteko epean, Rocaforteko Kontzejuaren egoitzan, eta onespenari buruzko abisua iragarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editaturiko bi egunkaritan.

4. Ebazpen hau igortzea Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzura eta Tracasa Instrumental SL erakunde instrumentalera.

5. Ebazpen hau Rocaforteko Kontzejuari jakinaraztea.

6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Ebazpen honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2019ko urriaren 15ean.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Fernando Santafé Aranda.

Iragarkiaren kodea: F1913362